2014ko seigarren edizioko epaimahaia

Urtero bezala, publikoa eta epaimahai profesional batek aukeratzen dute zeintzuk diren banda finalistak eta zein izango den edizio honetako banda irabazlea, azaroaren 28an ospatuko dugun zuzeneko ekitaldian.

Aurtengo epaimahaia kide hauez osatuta dago:

Ritxi Aizpuru

Ritxi Aizpuru

Ritxi Aizpuru erredaktore izan da Muskaria eta El Tubo musika aldizkarietan eta prentsan idatzian kolaboratzaile, baita egun ere. 1990tik 2007ra disko argitaratzaile Oihuka diskoetxean, 2007tik aurrera Baga-Biga musika ideiak bulegoan diskoak argitaratzen ditu.

Last Tour Internacional

Last Tour Internacional

Last Tour International musika munduko enpresa gazte eta berritzailea da. Ekitaldi eta jaialdien antolaketaz arduratzen dira. Enpresa honek BBKLive jaialdia antolatzen du ere.

Juan Sangre

Juan Sangre

JSang musikariak (Arrasate) 1994an Ekon taldea sortu zuen. Gero Brutal Melody, Fjord, edota bere gaurko banda, Governors. Hasieran bateriajotzaile eta 2000tik aurrera kantari. Hamaika disko argitaratu ditu.

Myriam Garzia

Myriam Garzia

Myriam Garzia (Elgoibar, 1968). Kazetari freelance. Argia, Thebalde, edota Berria bezalako berripaperetako kolaboratzailea. Musika zaletasunak bultzatuta Entzun! Musika aldizkarirako aritzen da kolaboratzaile azken urteotan.

Banda Beat

Banden Lehia 2013ko laburpena



2013ko edizioa - Banden Lehia Banda Beateko egitasmo bat da