Zer da Banden Lehia?

Zer da hau?

Banden Lehia Interneten nahiz finalean zuzeneko kontzertua eskainiko duen euskal musika bandarik entzutetsuena sarituko duen txapelketa da.

Zein da irabazlea?

Txapelketa bi fasetan bereizita dago. Lehenengoan bandek www.bandabeat.com webgunearen bidez izena eman beharko dute, eta bisitariek gehien gustatzen zaienen aldeko botoa eman beharko dute. Azken batean, puntuaziorik handiena lortu duten bi bandak sailkatuko dira.

Bestalde, adituez osatutako epaimahai batek beste bi banda finalistak aukeratuko ditu.

Bigarren fasea final handia da. Lau talde finalistek zuzeneko emanaldi baten joko dute eta publiko eta epaimahaiaren artean edizio honetako irabazlea aukeratuko dute.

Noiz izango da finala?

Azaroaren 28an, Bilborocken.

Parte hartu dezaket?

Jakina baietz. Baldin eta musika banda izateaz gain, gutxienez ere, euskarazko bi abesti badituzu.

Animatu zaiztez! Aurten sariak inoiz baino desiragarriagoak dira.

Banda Beat

Banden Lehia 2013ko laburpena



2013ko edizioa - Banden Lehia Banda Beateko egitasmo bat da